Garbiñe Elizegiren kontrako demanda gibelera botatzea eskatu du Fiskaltzak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 9a

Garbiñe Elizegik herritarren eta EHBilduko kideen babesa izan zuen auzitegiko atarian. Argazkia: berria.eus

Azaroaren 8an hasi zen Baztango alkate ohiaren aurkako epaiketa, Aroztegia «pelotazo urbanistiko bat» dela adierazteagatik

Aroztegia «pelotazo urbanistiko bat» dela erran zuen Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiak, eta hitz horiengatik epaitzen ari dira. Hirigintza proiektu bat kritikatzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izatea onargaitza dela berretsi du alkate ohiak: «Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat da, azpijoko hutsa, gu isilarazteko». Palacio de Arozteguia S.L. enpresak 36.000 euroko kalteordaina eskatzen dio, baina Fiskaltzak demanda gibelera botatzea eskatu du.

 

Azaroaren 8an, asteartean 09:15ean sartu zen Elizegi Nafarroako Auzitegira. Aitzinetik, Baztango hainbat bizilagunek elkarretaratzea egin zuten, Jazarpen judizialik ez. Aroztegia gelditu! lelopean. «Baztango herritarren eta haien interesen alde egindako deklarazioengatik epaituko naute», erran zuen alkate ohiak, auzitegiko atarian.

Elizegik gaineratu zuenez, Palacio de Aroztegia SL enpresak Baztango zortzi bizilagunen kontrako salaketa jarri du. «Nire kontrako hirugarren salaketa da hau, eta horrek agerian uzten du auzia pertsonalizatu nahi dutela». Hala ere, baztandarren nahiz lekaroztarren nahia «oso argi» dagoela azpimarratu du Elizegik. «UPN, PSN, PP eta Geroa Bai libre dira kapitalaren interesen esanetara jartzeko, baina gu ere libre gara herritarren eskubideak defenditzeko».

Erlazionatuak

Garbiñe Elizegi baikor epaiketa ondotik

Xorroxin irratia 2016 aza 08 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun