Mantenimendu lanak egiteko, arratseko 11etatik goizaldeko 5etara
N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte azaroaren 2tik 3rako eta 3tik 4erako gauean, asteazken eta ortzegun gauean, 23:00etatik 05;00etara. Zehazki, mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.