Baztan-Bidasoko I. Ezkontza erakustaldia eginen dute azaroaren 6an Oronoz-Mugairin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 2a

Igandean 11:00etatik 19:00etara Urgain hotelean

Baztan-Bidasoko I. Ezkontza erakustaldia eginen dute azaroaren 6an, igandean 11:00etatik 19:00etara Oronoz-Mugairiko Urgain hotelean. 12:30ean doako luntxa eskainiko dute eta 17:00etan moda desfilea izanen da. Eskualdean gisa honetako lehen topaketa izanen da eta helburu nagusia, ezkondu nahi duten bikoteei zerbitzu ezberdinen berri ematea da. Honela, pintxoekin eta desfileekin batera, musika, ileapaintze, makillaje, argazkilaritza eta bertze saioak izanen dira.

Oronoz-Mugairiko Urgain Hotelarekin batera, Donostiako Aldabaldetreku sastreria, DJ Pali (Elizondo), Bideomik bideoak (Errenteria), Garden Esther lorezaintza (Narbarte), Alex Gaztelumendi argazkilaria (Irun), Martzutzak arropadenda (Bera), La petite mariee de Sopite andregaiendako jantziak (Hendaia), Ibarrola haur arropadenda (Doneztebe) eta Duue ilepaindegi-estetika (Bera) izanen dira azokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun