Teknika librea izanen da eta 16 urtetik goitiko margolariek beraiek ekarrik beharko dituzte beraien lanak egiteko behar dituztenak. Igande goizeko 8:30etik 10etara zigilatuko dituzte mihiseak Kasino elkartean eta margolanak akituak 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte leku berean. Lehenbiziko saria 800 eurokoa izanen da eta bigarrena 400 eurokoa. Ohikoa denez, margolari, senide eta lagunentzat bazkaria ere izanen da Kasinoan. Margolariendako doan izanen da eta laguntzaileendako 10 eurotan. Izen ematea 636 974298 telefonoan egin behar da.