Emaitza onak izanagatik, bada zer hobetu, eta Europak dioenez, 2020.urterako sortzen dugun zaborraren %50a erreziklatu beharko genuke, momentuan %35ean gaude. Hondakinen kudeaketa hobetzeko asmoz, Aniz eta Berroetan sortzen den organiko guztia hemen gelditzea da asmoa, eta Baztan mailan ereduragarri izatea. Hortarako herritarren inplikazioa ezinbertzekoa da, Batzarrean bildu diren aniztarrek hori guztia aditzeko aukera izan dute. Lurrak ematen duena lurrari itzultzeko konposta egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute eta errefuxa ahal bezainbertze gutitu. Hortarako zaborontzi berdean boltsa sartzeko aho ttipia paratuko da, gaizki egiten duenak zailtasunak izan ditzan.