Helduendako antzerkia ikusgai izanen da Iruritan urriaren 23an

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 21a

Ttanttaka taldeko Ander Iruretagoiena, Mireia Gabilondo eta Haritz Morrás dira Muxuak antzerkiaren aktoreak.

Igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean, “Muxua” antzezlana eskainiko dute

Urriaren 23an, igandean 19:00etan Muxua helduendako antzerkia ikusgai izanen da Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Batzordeak 2016ko Arte eta kultura egitarauaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

 

Ttanttaka taldeko Ander Iruretagoiena, Mireia Gabilondo eta Haritz Morrás dira Muxuak antzezlanaren aktoreak.

Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren testigu izango da. Hiru pertsonaia horiek dira maitasun. gorroto eta indarkeriari buruzko obra bikain baten protagonistak. Eta erdian, musu bat, eromena eragin dezakeen musu bakar eta sinple bat...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun