Larunbat goizean, 11:00etatik aitzinera sagardogintza erakustaldia eginen dute XVIII. mendeko dolaretxean: sagar-jotzea, tinkatzea, dastaketa eta kupelaratzea. Kirikoketa ere joko dute eta horrez gain, herrian taloak dastatu eta dantzak ikusteko aukera izanen da. Artisauen lanak ere izanen dira. 14:30ean bazkari herrikoia eginen dute eta ondotik kalejira berezia eginen dute. 20:00etan parti aparta iragarri dute Kupelategian.