‘Neskatoak’ dokumentala eskainiko dute Elizondon urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 14a

1940 eta 1975 urteen artean gure inguruko emakum aunitz joan zen Ipar Euskal herrira eta Frantziara neskato.

Ondotik, Jon Abril zuzendari eta gidoilariarekin solasaldia izanen dute Arizkunenean larunbat arratsaldean

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean eta horren harira, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak eta Berdintasun Batzordeak Neskatoak dokumentalaren emanaldia eta Jon Abril Olaetxea zuzendari eta gidoilariarekin solasaldia antolatu du larunbat arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenean.

Neskatoak

1940 eta 1975 urteen artean emakume anitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun