Oronozko San Martin eskolako ikasle ohiak garai bateko ikastetxean bildu dira

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 13a, 08:57
Oronozko San Martin Lanbide Eskolako 1981-82ko promozioko ikasle batzuk berriz ere ikastetxean.

Oronoz-Mugairiko San Martin Lanbide eskolako 1982-83 promozioko ikasle ohiak urriaren 1an garai bateko ikastetxera bueltatu ziren, berriz ere elkarrekin egunpasa polita egiteko. Bazkaria izan zuten Urgain jatetxean eta gero beraien garai bateko ikastetxea (gaur egun Kultur Gunea) ikustera joan ziren. Aipatu dutenez, hainbat oroitzapen gogoratu eta kontatu zituzten: «Ez ginen denak baina denetaz oroitu ginen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun