50. urteurreneko ospakizun berezia eginen dute Elizondoko Lanbide Eskolan urriaren 13an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 11

Ortzegunean 50 urte beteko ditu Elizondoko Lanbide Eskolak. Argazkian, ikasturte osoan eginen diren ospakizunak prestatzen ari den lan taldea.

Ikasle ohien arteko pilota partidak eta ekitaldi nagusia eginen dute, mende erdia betetzen duen egunean

Elizondoko Lanbide Eskolak urriaren 13an 50 urte beteko ditu. Ikasturte honetan zehar hainbat ekitaldi ezberdin egiteko asmoa daukate, baina ortzegunean ikastetxea sortu zela mende erdia zehazki betetzen denez, ospakizun berezia egitea prentsatu dute.

 

Egitarauari dagokionez, ortzegun eguerdiko 12:00etan ikasle ohien arteko pilota partidak jokatuko dituzte eta ondotik, 13:00etan, ekitaldi nagusia eginen dute. 13:00etan Baztango Dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, ondotik eskulturaren inaugurazioa eginen dute eta Gaztelu Abesbatzaren kantaldia. Ondoren, luntx ikastetxe osorako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun