Inposatutako besta egunen kontra auzolana deitu dute Lekarozen urriaren 12an

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 11

Aroztegia inguruko bide publikoak garbituko dituzte.

Aroztegiako eremuan dauden bide publikoak garbituko dituzte

Herriko batzarrak horrela erabakita, Lekarozko herriak, Aroztegiako eremuan dauden bide publikoak garbitzeko auzolan deialdia egin du urriaren 12an. Bide horiek herritik pasatuko diren ibilbide turistikoen parte izanen baitira. Asteazken goizeko 9:30ean gelditu dira Lekarozko plazan, «Inposatutako jai egunean, inposizioaren aurkako auzolana!» izenburupean. 

 

Aroztegia… eta gero zer? Plataformak lekaroztarrekin elkartasuna adierazteko, bideen publikotasuna aldarrikatzeko, baztandar guztion herri lurrak defenditzeko eta turismo jasangarria bultzatzeko, bat egin nahi du deialdi honekin, «herritarren hitaz errespetatuz, Aroztegia gelditu dadin» eskatuz. Horregatik, baztandar guztiak deitzen dituzte Lekarozen eginen den auzolan honetan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun