• 10:30ean ongi-etorria eskainiko zaie partehartzaileei.
• 11:00etan ibilaldiak. Bi ibilbide izanen dira, bat laburra, haur ttikiendako eta bertzea luzexeagoa, haur koxkorrendako. Bazkari autogestionatua izanen da herriko pilotarlekuan, nahiz eta sutopilak ere izanen diren salgai.
• Arratsaldean haurrek tailerrak izanen dituzte, baita buzgarriak ere.
• 16:30etik 19:30 alderarte, dantza egiteko aukera ere izanen da.