Goizean goizik karrika garbitzea, biharamuneko bazkariko mandatuak egitera, arratsalden ostatua montatzea, banderak paratzea... guzti-guztia grabatu zuten. Biharamunean, larunbatean ere egun guztia hemen pasatu zuten, baina hontakoan besta grabatuz.
Bestaren hasmenta gainera, Ibon Gaztañazpi aurkezleak botatako suziriarekin eman ziotem. Arratsaldeko sorpresan ere haur guztiak bereganatu zituen.
Anizen grabatutakoa telebistan ikusteko aukera urriaren 23an izanen da.