Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Joseba Otondo: «ezin gaituzte erosi, ez gaudelako salgai»

Xorroxin irratia 2016ko urr. 4a, 12:25

Joseba Otondo Bikondoa eta Garbiñe Elizegi Narbarte, gaur egun eta 2011tik 2015era Baztango alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakariak hurrenez hurren, deklaratzera deitu dituzte. Palacio de Arozteguia SL enpresak prekarikazio delitua leporatzen die.

Joseba Otondorekin solastatu gara salaketaren harira. Gogora ekarri du Baztango 3 alkatek tratatu dituztela Aroztegiako egitasmoaren kontuak eta enpresa sustatzaileak, Palacio de Arozteguia SL-k, proiektuaren kontrakoak salatu dituela «ezin dituelako erosi, ez baitaude salgai».

Bertzalde, atzoko Batzar Nagusian Aroztegiari loturiko 2 mozio onartu zituzten batzarkdieek. Joseba Otondo alkateak salatu du Geroa Bai eta UPNko hautetsiek ez zutela bozketan parte hartu. Bi alderdi hauen «errespetu falta ikaragarria» nabarmendu du Otondok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun