Hazitik Hozie elkarteak bisitaldi gidatua antolatu du Irunberriko Joseneara

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 3a

Irunberriko Josenea bisitatuko dute ortzegunean.

Belar aromatikoak eta infusio-belarrak produzitzen dituen enpresa sozialerat urriaren 6an joanen dira

Hazitik Hoziek antolatuta, belar aromatikoak eta infusio-belarrak hazten eta produzitzen dituen Irunberriko Josenea enpresa sozialerat bisitaldi gisatua eginen da urriaren 6an. Irteera ortzegun goizeko 8etan eginen dute Elizondoko plazatik eta bisitaldia 10etan izanen da. Itzulera, bazkaldu ondotik. Sarrera 3 euro ordainduko da. Izen ematea hazitikhozie@gmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun