Bi urtez antolatu dugu Euskal Nobela Beltzaren Astea eta muxu truk aritu dira parte hartu dutenak. Aitzinerat segitzeko asmoa dutenez, sortzaileei dagokien sosa emateko modua bilatu nahi izan dute: “Gure helburua da urtero sosa eskatu behar ez izatea eta heldu den urtetik aitzin laguntza deialdietan parte hartuz behar duguna lortzea. Baina abiatzeko sosa da behar duguna”. Horregatik sortu dute kanpaina hau: Zure izena gure izana. Izan (H)ilbeltza.
Aurten aterako duten kartelean dirua ematen duen jendearen izena agertuko da.Kartel orijinala izanen da beraz, eta aurtengoa izanen da aukera bakarra. Bakoitzak jarriko du nahi duen sosa, bere ahalmen, nahi eta borondatearen araberakoa. Horretarako kontu korronte hontan sosa sartzearekin aski: ES3008 0043 12 3398382022. Kontzeptuetan kartelean agertuko den izena paratu beharko du jendeak. (H)ilbeltzean berean edo ondotik kartela eskuratzeko aukera izanen du sos emaleak.
Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean akituko dute sos bilketa eta beraien helburua 5.000 euro lortzea da, jaialdi duin bat egiteko aski.