Pirinioetako arrazako 170 behi eta zezen aurkeztu dira Elizondoko lehiaketara

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 26a, 15:23

Piriniar arrazako behi azienda lehiaketan saritutakoak, antolatzaile eta laguntzaileekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Arraiozko Elizaldeko Garde-Laurnagatarrek Baztango azienda onenak ez ezik, bertze hainbat sari eskuratu zituzten

Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta 23 abeltzainek 170 buru lehiaketara aurkeztu zituzten. 14 abeltzain Nafarroakoak ziren , 6 Bizkaitik etorriak eta 3 Gipuzkoatik. Sarien artean bat bereiztekotan, Juan Miguel Agirre Iparrea “Bibi” zenaren omenez, Arraiozko Elizaldeko Javier Garde eta Isabel Laurnaga senar-emazteek eta Alvaro eta Javier semeek jasotakoa, bere ustiategiaren kalitatearengatik. Atal bakoitzeko irabazleak joarea eta 90 euro jaso zituen saritzat, 70 euro bigarrenak eta 50 euro hirugarrenak.

 

Pirinioetako arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 13.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz.  Elizondoko lehiaketan, geroz eta kalitate hobea izaten dela azpimarratu du epaimahaiak.

 

Hamabi kategoria eta sari bereziak

Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamabi kategoritan sailkatu ziren. Denera, 70 bat sari banatu ziren. Hauek izan ziren saridunak:

 

ZEZENKOAK

24 hilabete artekoak:

1. Asier Bilbao Garate (Durango)

2. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

3. Jon Koldo Bikandi Bildosola (Iurreta)

4. Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

5. Carlos eta Laura Oroz (Hiriberri)

 

2 eta 4 urte artekoak:

1. Asier Bilbao Garate (Durango)

2. Jon Koldo Bikandi Bildosola (Iurreta)

3. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

4. Joseba Rekalde Intxaurbe

5. Teodora Mitxelena Iparrea(Irurita)

 

4 urtetik goitikoak:

1. Garikoitz Nazabal Etxabe (Zaldibia)

2. Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

3. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraiz-Orkin)

4. Teodora Mitxelena Iparrea

 

URRUXAK

8-12 hilabete:

1. Juan Jose Urteaga Zubia (Zestoa)

2. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

3. Juan Jose Iñarrea Rekarte

4. Ricardo Palacios Andueza

5. Carlos eta Laura Oroz (Hiriberri)

 

12-18 hilabete:

1. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraiz-Orkin)

2. Isabel Laurnaga  Agerrebere (Arraioz)

3. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraitz-Orkin)

4. Jon Koldo Bikandi Bildosola (Iurreta)

5. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

 

18-24 hilabete:

1. Leire Amundarain Padilla (Orozko)

2. Jon Koldo Bikandi Bildorola (Iurreta)

3. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraitz-Orkin)

4. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

5. Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

  

2-3 urte:

1. Juan Antonio Ustarroz Aizpun (Uztarrotze)

2. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

3. Prudencio Urkia Arama

4. Jon Koldo Bikandi Bildorola (Iurreta)

5. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraitz-Orkin)

 

3-4 urtekoak umatuak:

1. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

2. Prudencio Urkia Arama

3. Jon Koldo Bikandi Bildorola (Iurreta)

4. Jesus Ostiz Javerri

5. Jose Antonio Sorbet Villanueva

Ugalketarako: Juan Luis Irazola Fundazuri

 

4-6 urtekoak umatuak:

1. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraitz-Orkin)

2. Carlos eta Laura Oroz Torrea (Hiriberri)

3. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

4. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

5. Asier Bilbao Garate (Durango)

Ugalketarako: Ricardo Palacios Andueza

 

6-8 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi Bildorola (Iurreta)

2. Joseba Rekalde Intxaurbe

3. Ricardo Palacios Andueza

4. Leire Amundarain Padilla (Orozko)

5. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

Ugalketarako: Joseba Rekalde Intxaurbe

 

8-12 urte artekoak

1. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraiz-Orkin)

2. Juan Jose Urteaga Zubia (Zestoa)

3. Jon Koldo Bikandi Bildorola (Iurreta)

4. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

5. Carlos eta Laura Oroz Torrea  (Hiriberri)

Ugalketarako: Ricardo Palacios Andueza

 

12 urtetik goitikoak

1. Carlos eta Laura Oroz Torrea

2. Isabel Ibarrola Zabalza (Azotz)

3. Leire Amundarain Padilla (Orozko)

4. Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

5. Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz)

Ugalketarako: Carlos eta Laura Oroz Torrea  (Hiriberri)

 

 

SARI BEREZIAK

Azienda bururik onena: Joseba Rekalde Intxaurbe

Ernalkuntza artifizialeko arrik onena: Juan Luis Irazola Fundazuri

Ernalkuntza artifizialeko emerik onena: Isabel Ibarrola Zabalza

Indize genetiko onenak dituen arra: Gregorio Iraola Mendiburu

Indize genetiko onenak dituen emea: Prudencio Urkia Arama

Baztango arrik onena: Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

Baztango emerik onena: Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

Ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onena: Iñiguez anaiak (Zudaire)

Ustiategiaren ugalkortasuna: Irigoien Rekarte eta Rekarte (Arizkun)

Nafarroako Aretxea-INVAC Saria: SC Juanperez Mandacen Elias eta Jesus Mari Zabaleta Leoz

“Bibi” saria: Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

 

Errifako zozketa

Baina behi aziendaz gain, bertze zenbait sari ere zozketatuziren Merkatuko Plazan. Honela, piriniar arrazako aretxea 2.375 zenbakiari egokitu zaio; landetxe batean asteburua 1.269 zenbakiari; Baztango Zaporeak produktuen lotea 1.888 zenbakiari; Kaiku produktuen lotea 4.435 zenbakiari eta Erratzuko Kastonea jatetxean bi lagunendako afaria 5.826 zenbakiari.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun