Gartzaingo herriko eskolari buruz eraikina franko zaharturik eta tokiz eskas zegoen. Modu horretan, goitiko solairuan psikomotrizitate gela eta irakasleen gela egin da eta leihoen aldaketa ere bai. Bertzalde, beheitiko solairuan zola eta leihoak aldatu dira. Lan hauek Berdaitz eraikuntza enpresari 57.969 euroan eman zitzaizkion. Aurrekontua Baztango zortzi enpresari galdegin zitzaien. Aipagarria da Nafarroako Gobernuak lan hauetarako ez duela laguntzarik eman, horretako dirulaguntzen deialdiko irizpideak arrazoibide gisa harturik. Hala, inbertsio osoa Baztango udalak egin behar izan du.
Bertzalde, aurtengo udan ere, Lekarozko herriko eskola irekitzeko lanak egin dira. Eskolaren eraikina osorik zahar berritu da: zola, barneko banaketa, leihoak… Inbertsioa Baztango udalaren eta Nafarroako Gobernuaren artean egin da. Denera 75.000 euro kosta da eta Construcciones Arakan enpresak egin du, eskaintza hoberena berea izan baita.
Modu berean, Baztan Ikastolan jangela handitu da. Orain artioko jangela ttiki gelditurik handitzeko lanak egin dira, horretarako tabike bat bota eta zola berritze lanak egin dira. Lan horiek udaleko enplegu babestuko langileek eta mantenimendukoek egin dituzte. Materialean 3.500 euroko inbertsioa egin da.
Aipagarria da, halaber, Oronozko herriko eskolan haurrek jostatzeko parkean egin den zola berritzea. Alde batetik hormigoi geruza eman da eta ondotik, zola beratza paratu da. Lan hauek Bittor Elizagoien eraikuntzak enpresak eta Mader Playk 6.000 euroan egin dute.
Gainerakoan, bertze eskoletan ohiko mantenimendu lanak egin dira: margoketak, leiho konponketak eta honelakoak.