Euria egitarakoan zaharretxeko sukaldeko teilatutik euria iragazten zen eta barneko aldean hezetasunak sortzen. Horregatik sukaldeko sabai edo tetxoa zartatzen eta porroskatzen ari zen. Modu horretan egin beharreko lana terraza moduko teilatua aldatzea izanen da. Horretarako lehendabizi geruza iragazgaitza paratuko da eta ondotik gainetik ibiltzeko zola emanen. Sukaldearen barneko sabaiko zartadurak ere luzitu beharko dira. Lanak esleipena egin eta hilabete eta erdiz egin beharko dira.
Inbertsio plana
Bertzalde, Baztango udalak zaharretxeko inbertsio plana egiteko lanak hasi ditu. Txosten horrekin zaharretxean egin beharreko lan guztien memoria bilduko litzateke: etxe barneko berritze eta egokitzapenak, kanpoko aldeko moldaketak, irisgarritasuna, teilatua… Txostenak lanak planifikatzeko eta dirulaguntzak eskatzeko balioko du.