Ibilgailuak Zigako gainetik sartuaraziko dira, Irurita aldeko bidegurutzetik, eta herrian bi belagi irekiko dira kotxeak beraietan aparkatzeko. Kontzertu ondotik herriko bertze irteeratik atera beharko dira ibilgailuak, Aniz aldera ematen duen irteeratik alegia. Horrela karrikak norabide bakarrekoak izanen dira eta gomendio hau betetzea eskatzen da auto pilaketak saihesteko.
Etorri behar direnei, ibilgailua aparkatu ondotik eta kantaldi aintzinetik, tragoxka eta bokata edo sutopile jateko aukera izanen da, gero guztiok elkarrekin kantaldiaz gozatzeko.