Baztango Basaburuko bikoteak irabazi du Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 12a, 15:17

Antton Irigoien eta Iker Aleman nagusitu dira Iruñean jokatutako saioan

Nafarroako kadete mailako arpana txapelketa jokatu zen uztailaren 11n Iruñeko Sanferminetan. Nikoteek etzanda jarritako metroko enborrari hamar epai eman behar zizkioten. Baztango Basaburuko Antton Irigoien eta Iker Aleman erraz nagusitu ziren, lana 4 minutu eta 54 segundotan eginda.

Bigarrenak Araxesko Josu Elizalde eta Joanes Rekalde izan ziren (5:30); hirugarrenak Basaburuko Pablo Dorregarai eta Imanol Etulain (5:54); laugarrenak Basaburuko Unai Aleman eta Xabier Mitxelena (6:30), bosgarrenak Jon Aranburu eta Ander Lakuntza (Iñigo Aritza eta Andra Mari, 8:11) eta seigarrenak: Irati Igoa eta Axular Jaka (Andra Mari, 10:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun