Azpilkuetako Sanferminak uztailaren 6tik 9ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 5a

Ortziraleko gazteen bazkarian giro ederra izanen da aurten ere.

Asteazken arratsaldeko 6:30ean botako den txupinazoaren ondotik frontenis txapelketako final handia jokatuko dute

Ekitaldiz gainezka dator San Fermin bestetako egitaraua Azpilkuetan, Iruñeari edo Lesakakoen inbidiarik gabe. Asteazken arratsaldeko txupinazoaren ondotik, frontenis txapelketako finala jokatuko dute. San Fermin egunean, arratsean kantaldia eskainiko dute Aire Ahizpek eta larunbatan, zikiro-jate eguna izanen dute.

 

ASTEAZKENA, Uztailak 6

18:30etan Txupinazoa bestei hasiera emateko.

19:00etan Frontenis txapelketako final handia.

21:00etan Ezkil jotzia

21:30etan Baztan Zopak Herri-Arte elkartean.

00:30etatik aurrera dantzaldia Joxe Anjelek alaiturik.

 

ORTZEGUNE , uztailak 7

San Fermin eguna

11:00etan Meza nagusia San Fermin sainduaren omenez.

12:00etan Luntxa Herri Arte elkartean.

16:30etan Mus txapelketa.

20:00etan Kantaldia Aire Ahizpen eskutik.

Ondotik, Azpilkuetako Enara Arregik kantaldi txiki bat eskainiko digu.

21:45etan Dantza-Jazz erakustaldia Azpilkuetako neskatxen eskutik.

 

ORTZILERIA , uztailak 8

Haur eta gazteen eguna

11:30etatik aurrera puzgarriak izango dira egun osoan.

14:00etan Gazteen bazkaria.

16:00etan Partxis txapelketa.

17:00etan Txokolatada frontoian.

20:00etan Dantzaldia Joxe Anjelekin.

22:00etan Tortilla dastaketa Herri Arte elkartean.

Ondotik, dantzaldia Joxe Anjelen eskutik.

 

LAUNBETA, Uztailak 9

Zikiro jate eguna

8:30etan Gosaria.

14:30etan Zikiro jatea Frantzisko akordeoilariak alaiturik.

21:30etan Zikiro afaria.

00:30etatik aurrera dantzaldia Hauspolariak taldearekin eta akitzeko “Gaixoa ni” bestei bukaera emateko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun