Amaia Iturriria-Azpilkuetako gaztea

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 29a, 14:55

«Euskaldunok barrenean daramagun 200 urteko apaiza behingoan akabatzea amesten dut»

1. Nor da Amaia Iturriria?
Azpilkuetan bizi den 21 urteko neska.
2. Betaurreko moreak jantzita zer ikusten da?
Errealitatea ez dela zertan ezagutzen dugun bezala onartu behar. Betaurreko moreek onartezinak diren egoerak aldatzeko indar eta erramintak eskaintzen dizkigute.
3. Esaera zahar bat.
Eguzkia eskuetan eta ilargia nahi.
4. Zer da tentagarriagoa, klasetik piper egitea edo gozotegiko gozoak jatea?
Dudarik gabe gozoak jatea, beti izaten baita txokolate zati bat jateko gogoa.
5. Zapi gorria prest duzu?
Bai doike!
6. Zer dute faltan Azpilkuetako bestek?
Herrikoa ez den jendea ere agertzea eta gurekin bestez gozatzea.
7. Eta zer soberan?
Herriko otorduetan gizonak eta emakumeak bereizita jartzea.
8. Zein da Azpilkuetako besten bereizgarria?
Herri ttikietan sortzen den giro goxoa.
9. Azpilkuetako gustuko txoko bat?
Ezkizeko kaskoa, eguraldi onakin itzuli ederra egiteko lekua.
10. Eguna edo gaua?
Momentuaren arabera. Asteburuetan gaua gustuko dut, aste tartez berriz, eguna aprobetxatzea nahiago.
11. Amets bat?
Euskaldunok barrenean daramagun 200 urteko apaiza behingoan akabatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun