Bisita antzeztuak eskainiko dituzte Iruritako Jauregian uztailean eta abuztuan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 29a, 08:45
Lehendik ere eginak dituzte bisita gidatuak Iruritako Jauregian.

Asteartetik igandera, egunero 19:00etan izanen da, 6 euroren truke

Iruritako Jauregia dorretxea bisitatzeko aukera berri bat zabaldu du Jauregiak. Asteartetik igandera, egunero eskainiko dituzte bisita antzeztuak 19:00etan. Sarrerak 6 eurotan salduko dira Jauregian. 

 

Informazio gehiago www.palaciojaureguia.com webgunean edo 676 163702 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun