Amaiurren agurtu dute ikasturtea Solaslagunek

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 28a, 09:38
Solaslagunak Amaiurko monolitoan.

Solaslagunak ekimenaren ikasturteari agurra emateko hamar lagun elkartu ziren ekainaren 25ean Amaiurren. Jarduera xumea bezain ederra izan zen eta giro arrunt onean pasatu zuten eguna. 

 

Goizean txalaparta tailerra ematea aurreikusia zuten, baina eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta batzuk Amaiurko herria ezagutzen ez zutenez, buelta ttipia egin zuten goizean. Herrian barna paseoa egin eta errota bisitatzera joan ziren, bertan gosaritxoa hartu eta mantso-mantso abiatu ziren berriz ere elkarterat.

Bazkari goxoa izan zuten, lagun artean eta giro ederrean. Bazkal ondoan, janaria jausteko monolitoa ezagutzera joan ginen. Handik bueltan Amaiurko gazteekin bat egin zuten herriko ostatuan.

Solaslagunak egitasmotik adierazi dutenez, «esker mila urtean zehar egon zareten guztioi, harreman politak sortu ditugu gure artean eta gure egitasmoa errotuz doa eskualdean. Denon artean Solaslaguna bizirik mantentzen dugu! Heldu den ikasturtean berriz ere elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi eta uda on pasa!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun