Palazio de Aroztegia SL enpresak, ustezko prebarikazioengatik jarritako kerellaren ondorioz, Garbine Elizegi, Baztango alkate ohia eta Joseba Otondo, gaur eguneko alkatea, ekainaren 24rako deklaratzera deituak zituen Iruñeko epaitegiko 5n instrukzio epaileak.
Erran bezala, letraduna gaixo zegoela-eta bertan beheiti gelditu dira, Elizegik, eta Otondok, egin behar zituzten deklarazioak.