Elizondoko herriak bestak iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Epaimahaiaren erabakiaren berri eman berri du Elizondoko bestetako komisioak. Beintza-Labaiengo Itziar Mielgo Rey izan da irudirik politena aurkeztu duena eta honenbertzez, aurtengo bestak iragarriko dituen kartela edertuko duena. Itziarrek,bere irudian kartelean ikusteaz gain, 150€ eta zikiro jateko bi txartel eskuratuko ditu.