Arizkungo San Juan bestak ekainaren 22tik 26ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 20a, 08:01
San Juan bezperako ilunabarrean suaren gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen dute Arizkunen.

Asteazken eguerdiko diana, txupinazo eta gazteen luntxaren ondotik txopo goratzea eginen dute.

Arizkungo San Juan bestak ekainaren 22tik 26ra ospatuko dituzte. Asteazken eguerdian, diana, txupinazo eta gazteen luntxaren ondotik, txopo goratzea eginen dute. Ondotik, bortz egunez, egitarau zabala izanen dute besta egin eta ongi pasatzeko.

 

EKAINAK 22, asteazkena

12:00 Dianak, txupinazoa eta gazteen luntxa. 13:00 Txopo goratzea. 14:00 Bazkaria. 16:00 Sorpresa. 21:30 Baztan zopak Beñatek alaituta.

 

EKAINAK 23, ortzeguna

10:00 Dianak. 10:30 Enriques party egun guztian zehar. 14:00 Haur eta gazte ­bazkaria. 17:00 Bertsolariak plazan (Julio Soto eta Iker Zubeldia). 18:00 Txokolatada. 20:00-21:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin. Ilunabarrean suak eta antzerkia­ (bokadilloak salgai) Ondotik Mutildantzak eta Gaiteroak. 23:30-03:00 Dantzaldia, Oharkabe taldearekin.

 

EKAINAK 24, ortziralea

10:00 Dianak. 11:00 Meza nagusia 12:00 Mutil dantzak. Ondotik luntxa. 17:00 Frontenis txapelketako finala. 18:00 Mexikanak, Puro Relajo taldearekin (bokadilloak salgai izanen dira). 21:30 Mutildantzak eta gaita. 23:00 Arizkun Rock, Ze esatek! eta Ufestuek taldeen kontzertuak. Ondotik DJ Tirri&Tery.

 

EKAINAK 25, larunbata

10:00 Dianak. 12:30 Mus inezture. 14:00 Zikiro jatea, Mendiberri akordeoilariak alaituta. 18:00 Dantzaldia Laiotzekin. 20:00 Zingar jatea. 21:30 Mutildantzak eta gaita. 23:00 Dantzaldia Laiotzekin.

 

EKAINAK 26, igandea

10:00 Dianak. 12:00 Haurren dantza emanaldia eta Baztango dantzariak. 17:00 Futbol partida Lamierritan. 19:00 Kantaldia Erramun Martikorena eta Joxe Angelekin. 20:30 Patata tortila lehiaketa (saria: asteburu pasa). 21:30 Mutildantzak eta gaita. 00:00 Gaixoa ni eta txopo botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun