Zigako plazan kantaldia eskainiko du Benito Lertxundik abuztuaren 7an

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 17a, 07:44
Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti, zigatarrekin mahai inguruan.

Sarrerak uztailean jarriko dituzte salgai

Abuztuaren 7an, igande ilunabarreko 21:30etan Zigako plazan Benito Lertxundiren kantaldia izanen da, sarrerak aurrez 15 eurotan eta egunean 18 eurotan (uztailetik aintzinera jarriko dira salgai eskualdeko hainbat tokitan).

 

Aspaldi da Benitok ez duela plaza batean kantaldirik eskaintzen. «Zigetarron ilusioa errealitate bihurtzera doa. Horretarako zonaldeko hainbat enpresetan borondate ekonomikoa eskatu dugu. Horren truke egunean bertan eta sare sozialetan enpresaren iragarkia zabalduko dugu. Borondatea emateko epea ekainaren 30a arte luzatu dugu. Oraindik ez bagara zure negoziotik pasa, edo partikular bezala kontzertu honetan ekonomikoki lagundu nahi baduzu jarri harremanetan ziga.herria@gmail.com helbidean».

Argazkian ageri denez, zigatarrekin bilduak dira Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun