Herri galdeketaren balorazioa egiteko batzar irekia deitu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 13a

Herri galdeketaren balorazioa egiteaz gain, etorkizuneko plangintza landuko dute asteazkeneko batzarrean.

Ekainaren 15ean, asteazken arratsaldeko 8etan Arizkunenean eginen dute

Aroztegia eta gero zer? Plataformak herri galdeketaren emaitzen balorazioa egiteko eta etorkizuneko plangintza lantzeko batzar irekia deitu du ekainaren 15ean, asteazken arratsaldeko 8etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun