Baztanen lanbide heziketarako zentro berria eraikitzeko mozio bat aurkeztu du lauko alderdiak parlamentuan

Xorroxin irratia 2016ko eka. 11a, 12:43

Baztanerako Lanbide Heziketarako zentru berri bat eskatu du lauko gobernuak

Geroa baik, eh bilduk, Podemosek eta Izquierda Ezkerrak osatzen duten lauko gobernuak, Baztanen lanbide heziketarako zentro berria eraikitzeko mozio bat aurkeztu du Parlamentuan.

 

 

Ekainaren 13an, astelehenean, mahaian eta Parlamentuko batzordean aztertuko den mozioan, lauko alderdietako kideek , zentru berri honek errealitate ekonomikoa kontutan har dezala eta bailarako beharretara egokitutako kalitatezko hezkuntza eskaini dezala eskatu dute, beti ere euskara kontutan hartuta.

Hortaz gain, lanbide heziketari eta lan politikei heldu eta eskualdean behar diren neurriak inplementa ditzala eskatu die foru exekutiboari

Mozioaren testuan, gaur egun, lanbide heziketak ez dituela Baztango beharrak asetzen aipatzen da.Azpiegituren egoera kaxkarra dela  eta honen ardura duten ajenteen artean egiturarik egon ez izana ere kritikatu du lauko gobernuak. Ondorioz, heziketa arautuan gabezia larriak sortarazten ditu egoera honek eta arautu gabeko lanbide heziketaren kasuan ia ez da existitzen ere.

Hau kontutan hartuta, Baztanek lanbide heziketarai dagokionez, dituen beharrak asetzeko  ardurak bere gain hartuz, inplikatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun