Ekainaren 13an antolatu dute doaneko ikastaroa Elizondoko Arizkunenean
‘Nola antolatu zure agiriak zerga bete-beharrak betetzeko’ izeneko ikastaroa antolatu du Cederna-Garalur erakundeak, Nafar Lansare erakundearekin batera. Ekainaren 13an, astelehen goizeko 10:00etatik 14:00etara izanen da doaneko ikastaroa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Izen ematea, 948 625122 telefono zenbakian edo bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikoan egin daiteke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.