Elizondoko Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du ekainaren 11n Azpilkuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Elizondoko Abesbatzak 75 urte beteko ditu heldu den urtean eta diska grabatzen hasiko da larunbatean Azpilkuetan.

Larunbatean 20:00etan elizan, 75. Urteurreneko diskarako grabaketa eginen dute 

Azkeneko asteetan Baztango herrietan eskaini dituzten emanaldiekin segituz, Elizondoko Abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 11n, larunbat arratseko 8etan Azpilkuetako elizan. Isabel Lacarren zuzendaritzapean kantatuko dute eta Imanol Elizasu izanen dute pianoan lagun.

 

Ikasturteko azken emanaldia izateaz gain, berezia izanen da. Izan ere, datorren urtean, Elizondoko Abesbatzak bere 75. Urteurrena ospatuko du eta, hori dela eta, azkeneko urteetan landutako errepertorioaren zati bat biltzen duen zuzeneko diska bat editatuko du. Diska horren grabaketa bi zatitan eginen da eta lehendabizikoa larunbat honetako kontzertuan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun