Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 9a

Ekainaren 10a, ortziralea, baino lehen egin behar da eskaera

Deialdian parte hartu nahi duenak ekainaren 10eko ordubiak baino lehen egin beharko du eskaera Baztango Udaleko erregistroan. Eskaera orria, Nortasun agiria eta gidatzekoa, eskatzen diren titulazioen eta lehiaketan baliarazi nahi diren merezimendu guztien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Eskarmentua eta formakuntza  ere kontutan hartuko dituzte.

 

Hautagaiekin zerrenda osatu ondotik, hautaketa faseari ekingo diote. Euskara maila adierazteko ziurtagiririk ez duten hautagaiek euskara froga gainditu beharko dute. Ekainaren 14an  Baztango udaletxean eginen dute euskara froga, 09:00etan eginen dute idatzizko azterketa eta 12:00etan ahozkoa. Gainditzen ez dutenak deialditik kanpo geldituko dira. Ekainaren 15ean 09:00etan proba psikoteknikoak eginen dituzte eta 16an 09:00ean lanpostuari buruzko ezagutza proba. Aitzineko faseak gainditzen dituztenen curriculumak baloratuko dituzte gero: formakuntza (gehienez 6 puntu) eta lan esperientzia (gehienez 9 puntu). Argibide gehiago nahi dituenak Baztango Udalera jo dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun