Osasun kontsultategien ordutegia aldatuko dute Baztango zenbait herritan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 7a, 07:26

Ekainaren 13tik aitzinera, Arizkun, Erratzu, Azpilkueta eta Amaiurren

Ekainaren 13tik aitzinera, Arizkun, Erratzu, Azpilkueta eta Amaiurko herrietan osasun kontsultategiko ordutegiak aldatuko direla jakinarazi dute Elizondoko Osasun Zentrutik.

 

Honela, Arizkunen, hitzordua eskatzeko telefono zenbakia 948 453039 izanen da (08:00etatik 11:30era) eta kontsulta astelehenetan 08:00etatik 15:20era, asteazkenetan 08:00etatik 11:30era eta ortziraletan 08:00etatik 15:20era pasatuko da.

Erratzun, hitzordua eskatzeko telefonoa 948 453388 izanen da (08:00etatik 11:30era) eta kontsulta asteartetan 08:00etatik 15:20era eta ortzegunetan 08:00etatik 15:e0era pasako da.

Amaiurren, hitzordua eskatzeko telefonoa 948 453039 izanen da (08:00etatik 11:30era) eta kontsulta asteazkenetan 12:00etatik 15:20era pasatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun