Gorosti elkartearen argazki lehiaketan bigarren saria eskuratu du Iñaki Atxa elizondarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 7a, 07:23

Argazki honekin lortu du Gorostiren bigarren saria Iñaki Atxak. Argazkia: Iñaki Atxa

Ekainaren 9tik uztailaren 31ra ikusgai izanen dira argazki onenak Atarrabiako San Andres errotan

Gorosti Natur Zientzien Elkarteak antolatutako Nafarroako Naturaren laugarren argazki lehiaketako sariak jakinarazi dituzte. Bigarren saria, Iñaki Atxa Aranburu elizondarrak eskuratu du, urtxintxaren argazki honekin. Lehenbiziko saria Pablo Roa Rosentzat izan da eta hirugarrena Mikel Besga Echavarrirentzat.

 

Sari banaketa ekainaren 9an, ortzegun arratsaldeko 7etan eginen dute Atarrabiako San Andres errotan eta horretaz gain, uztailaren 31ra bitarte erakusketa irekiko dute. Astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 22:00etara, larunbatetan 10:30etik 23:00etara eta igandetan 10:30etik 21:30era ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun