Ainhoa Negeruela arkitektoak bere alorretik aztertu du Aroztegiaren proiektua

Xorroxin irratia 2016ko eka. 2a, 12:47

Ainhoa Negeruela eta Juan Mari Aleman arkitektoek oharra argitaratu nahi izan dute. Honakoa diote:

 

 

AROZTEGIA JAUREGIA EGITASMO URBANISTIKOA

Baztanen, Lekarozen egikaritu nahi duten Aroztegia egitasmo urbanistikoaren aurka

egoteko hamaika arrazoi daude. Guk, arkitekto gisa, geure arrazoiak zerrendatu eta plazaratu

nahi ditugu.

Proiektuaren sustatzaileek,egitasmoa definitzerako orduan, jasangarria izango dela

diote eta bailarari onurak baino ez dizkiola ekarriko. Baina hiri jasangarriari buruz 2007an

Leipzigeko gutunean zehazten direnak edo eta Nafarroako lurralde eta hirigintza

antolamenduak (35/2002) 51.2 artikuluan zehazten dituenak kontutan hartuta, egitasmoa ez

litzateke inondik inora jasangarria izango.

Batetik, hurrengo belaunaldiei lurraldea egungoa baino egoera okerragoan utziko

geniekeelako ( 35/2002 arrazoien azalpena). Bestetik, herriguneak era trinkoan haztea

sustatu behar delako, herriguneetako trama osatuz eta birgaituz. Aroztegiako egitasmoak,

berriz, lur ez-urbanizagarrietan eraikiz, herrigunetik kanpo kokaturiko asentamendua

proposatzen du. Zabaltze mota horrek lurrak kentzen dizkio abeltzaintza eta nekazaritza

jarduerei, garrantzi ekologikoa duten guneak eraldatzen ditu eta erreserba naturala murrizten

du.

7/2015 E.D legearen 20.1 artikuluak dioenaren arabera, lur ez-urbanizagarria hiri-lur

bihurtzeko, hau da, birkalifikatzeko,justifikaturiko beharrak egon behar dira; horrela

espekulazioa eragozteko. Kasu honetan, golf zelaia eta golf eskolaz gain 230 etxebizitza berri

eraikitzeko 46 hektarea birkalifikatu dira, erabilera publikoko mendia eta erretako baso-lurra

barne.

35/2002 legeko 51.3 artikuluak, berriz, mugikortasun jasangarriari buruz dihardu,

hirigintza planeamenduak biztanleen desplazamendu beharra murriztu behar duela

zehaztuz.Baina Aroztegiko proiektuak, zerbitzurik gabeko asentamendu isolatua proposatzen

duenez, motordun ibilgailuen etengabeko beharra sortarazten du.

Egitasmoaren memorian, ( P.S.I.S el área turistica, hotelera, deportiva y residencial en

entorno del “palacio de Arozteguia” en Lekarotz) 6.2. puntuan, sustatzaileek diote

proiektuaren filosofia garapen jasangarriaren aldeko apustua egitea dela, ingurugiroaren,

ekonomiaren zein jasangarritasun sozialaren aldeko apustua.

Jasangarritasun sozialak gizartearen ongizatea izan behar du xedetzat. Beraz

jasangarria izango den edozein proiektuk lekuko eskaera sozialei erantzun beharko lieke;

bertakoen bizitza era errespetatuz, bertakoen bizitza kalitatea hobetuz eta proiektuaren

diseinuan bertakoen parte-hartze erreala bermatuz.

PSIS edo UGPS-aren memoriaren 6.4 puntuan kultura aipatzen da, bailarako kultura

errespetatu, mantendu eta zabaltzea egitasmoaren ardatz estrategikoetariko bat dela

zehaztuz.

Gaindegiak zenbait udalerritan egindako azterlanean ondorioztatu dutenez, harreman

zuzena dago eraikitako etxebizitza berrien kopuruaren eta hizkuntza –euskara- gaitasunaren -

galeraren-artean.

ELE ( eragin linguistikoaren ebaluazioa) ikerketaren bidez Lekarozko Aroztegiko UGPS

proiektuak lekartzakeen eraginak aztertu dira, eta emaitza argia izan da: bizi kalitatean eta

komunitatearen gizarte eta kultura bizitzan eragin larriak sortuko lituzke eta biztanleriaren

ezaugarri soziolinguistikoetan berriz, proiektu horren eragina kritikoa litzateke.

Ez luke ,beraz, proiektu honek bailarako kultura (euskara) errespetatu, mantendu eta

zabalduko.

Bestalde, hirigintza egitasmoak garatu aurretik lekukoek duten benetako eskaera eta

beharren azterketa egin behar da. Dauden etxebizitza beharrak ezagutu eta erantzuna

beharrizan zehatz horri emanez. Gainera, oin berriko eraikinak eraiki aurretik jadanik eraikita

daudenei eman behar zaie irtenbidea. Hutsik dauden etxebizitzak ( Baztanen 800 inguru) eta

eraberritu eta berrerabili daitekeen ondare arkitektonikoa lehenetsiz.

Hirigintzari buruz ari garenean, gu guztioi buruz ari gara. Gure bizitzen agertokia izango

diren, kale, zubi, zuhaizpe, aldapa, eraikin eta parkeei buruz ari gara eta agertoki hori geuk

erabaki, diseinatu eta disfrutatzeari buruz.

Hirigintzaz ari garenean, gure herrian eraikiko diren proiektuak parte-hartze bidez

erabaki, proiektuei buruz gure iritzia eman eta iritzi hori aintzat hartzeari buruz ere ari gara.

Beraz, erabaki dezatela Baztandarrek egitasmo hori nahi eta behar duten ala ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun