Istripu simulakro tailerrak lantzen hasiak dira Baztanen

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 30a

Oronozko suhiltzaileak eta Elizondoko Osasun Etxeko mediku eta erizainek elkarlanean egiten dituzte istripu-simulakroak.

Oronozko suhiltzaileak eta Elizondoko Osasun Etxeko mediku eta erizainak elkarlanean

Oronozko suhiltzaileak eta Elizondoko Osasun Etxeko zenbait mediku eta erizain elkarlanean hasiak dira istripu simulakro tailerrak lantzen. «Tailer hauen helburua gure arteko ezagutzak trukatzea eta komunikazioa hobetzea da» aipatu dute Osasun Etxetik. 

Honela, auto istripu simulakro bat antolatzen dute, kasu klinikoak landu eta extrikajean trebezia lantzeko helburuarekin. Simulazioa bukatzerakoan, iritzi desberdinak, esperientzi desberdinak, ondorioak eta bertzelakoak eztabaidatzen dituzte.

2016 urtean zehar lantzeko, hiru saio programatu dituzte. Dagoeneko, bi egin dira, martxoan eta maiatzean, hirugarrena berriz, urrian antolatuko dute.

Saioak interesgarriak eta aberasgarriak direla azpimarratu dute Elizondoko Osasun Etxetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun