Aroztegiaren inguruko galdeketa ez-erreferendarioan parte hartzeko mahaiektako bokalak izateko izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Baztango Batzar Nagusiko lehendakaria den Joseba Otondok. Izen emateko epea maiatzaren 31n akituko da.
Ekainaren 5ean Aroztegiaren inguruko egitasmoari buruz eginen den galdeketa ez-errefendarioa dela eta, bokal gisa aritu nahi duten boluntarioek bere asmoa jakinarazi behar diote bere herriko alkateari. Mahaiak osatzeko behar diren boluntario baino gehiago aurkeztuz gero, aukeraketa zozketa bidez eginen da.