Ibilgailu berexi hau pedalei emanez ibiltzen da, hauek bi aldeetara dituzten sei hanka mugitzen dituztelarik, armiarma baten antzerako mugimendua eraginez. Proiektua iaz hasi bazen ere, ia berri-berritik egin behar izan dute lan osoa, ikasleek beraiek theojansenlana.blogspot.com.es blogean kontatzen duten bezala, argazki, bideo eta guzti. Hala, eta denboraz larri-larri ibili baziren ere, makinaren estreinaldia maiatzaren 20an (azken klase egunean) izan zen,... eta ezin erran ikastetxearen inguruan zebiltzenen atentzioa erakarri ez zuenik!