Planak euskara lehenestea zuen helburu, eta, bertzeak bertze, honako neurriak aurreikusten zituen: Udalaren webgunean sartzean euskarako bertsioa agertzea lehenik, eta udal langileek herritarrekin hitz egitean lehen hitza euskal hizkuntzan egitea.
Hori horrela, auzitegiak ebatzi du plana ordenamendu juridikoaren aurkakoa dela, eta urratu egiten duela foru araua. «Planean behin eta berriro esaten da herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuko direla, baina euskara baino ez erabiltzea da benetako helburua», adierazi du epaileak.