Nafarroako enplegu zerbitzuak zentroaren bidez eskualdean eskaintzen duen prestakuntza, gehienbat langabetuei zuzenduta dago, baina langileak ere parte hartu dezakete, %40ko ehunekoan.
Nafarroako enplegu zerbitzuak, bertako enpresen beharrei egokitutako gehienbat langileei zuzendutako prestakuntza ere kontutan hartzen du.
Ikastaro hauen bitartez lortzen diren ziurtagiriek, erdi mailako ziklo baten baliokidea den 2. mailako titulazioa ematen dute lanerako. Ikastaro hauetan enpresetako praktikak egiten dira.
Iaz, Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskaini zen Elizondo Lanbide Eskolan. Ikastaro hau egin zutenen gehiengoa momentu honetan lanean ari da.
Gaur egun, Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa ematen ari da, ziurtagiri hau moduluka eskainiz. Eta ekainean, Salmenta Jarduerak, 2. Mailako ziurtagiriko ikastaroa eskainiko da, modu egonkorrean. Azken hau, irailetik otsailera eskainiko da arratsaldez.
Ekintza hauen bidez, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPk eskualdeko beharrei egokitzea bilatzen du, bertako eragile eta enpresekin elkarlanean aritzeko asmoz.