Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Lekarozko herriko batzarrak bere gain hartu du alkatearen kontrako salaketa

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 24a, 12:03

Aroztegiako proiektuaren sustatzaileek salatutako zazpi baztandarren artean dago Lekarozko alkatea ere.

Salatu dituzten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi die

Lekarozko herriko baztarrak joan den maiatzaren 20an egindako bilkuran Ariztegiako proiektuaren inguruan Baztan mailako herri galdeketa abiarazteko prentsaurrekoan egindako adierazpenen ondorioz salaketa jaso duten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi zien. Herriko batzarreak berea egin zuen Lekarozko alkatearen gaineko salaketa, erran zenez, alkateak herria ordezkatzen baitzuen prentsaurreko hartan.

 

Aroztegiako proiektu urbanistikoaren kontrako jarrera agertzen duten herritarrak jasaten ari diren jazarpena nabaria izaten ari da azken aldian, Lekarozko herriko batzarraren erranetan, «adierazpen askatasunaren aurkako eraso zuzenen lekuko izaten ari garelarik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun