Horren haritik, maiatzeko bizikletaren eguna behar zuena Baztan osoko bizikletaren astean bihurtu da eta lehenagotik hainbat herriko eskoletan egiten ziren itzuliak egitarau bakarrean bateratu dituzte. Ildo horretan antolatzaileen zerrenda ere luzatu da herrietako eskolak, kirol eta kultur taldeak gehituz. Hala, pittanaka-pittanaka, gero eta gehiago dira mugikortasun eredu berri bati buruz ari direnak. Bizikletaren astearen baitan Arizkunen, Amaiurren, Gartzainen... ere bizikleta itzuliak egin zituzten. Gainera oporrak bizikletan egin izan dituzten baztandarrekin diapositiba emanaldia antolatu zuten. Joan den azaroan bizikletak konpontzeko ikastaroa antolatu zen eta buruilean berriz bizikleta egun jendetsua Elizondon.