Maiatzaren 20an, ortziral arratsaldeko 7etan, ekainaren 5ean herri-galdeketa egiteko proposamena eztabaidatu eta erabakia hartuko da
733 baztandarrek –hautes-erroldaren %10ak baino gehiagok- Lekarozko Aroztegiari buruz herri-galdeketa egiteko eskaera eginik, eta sustatzaileek Batzar Nagusiari aipatu galdeketa ekainaren 5an egiteko proposaturik, heldu den ortziralean, arratsaldeko 7etan Baztango Batzar Nagusiaren ez-ohiko bilkura eginen da. Bertan, ekainaren 5an herri-galdeketa egiteko proposamena eztabaidatu eta horri buruz erabakia hartuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.