Larunbat arratsaldeko 7etan elizan
Ikasturte bukaerarekin batera, datozen asteetarako zenbait ekintza prestatu ditu Elizondoko Abesbatza Ttikik. Lehenbizikoa, Elbeteko elizan, maiatzaren 21ean, larunbat arratsaldeko 7etan eskainiko duen kontzertua izanen da. Kristina eta Maki Urtasunen zuzendaritzapean, Xabi Urtasun ariko da pianoa jotzen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.