Pello Iriarteren ‘Baztan etnografia eta paisaia’ aurkeztuko dute maiatzaren 20an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 18a, 08:52

Baztango etnografia eta paisaia ezagutzeko liburu dotorea prestatu du Pello Iriartek.

Ortziralean 19:00etan Baztango Museoan eta ondotik, Etnografia eta Cigaren bildumara bisita gidatua prestatu dute

Pello Iriarteren Baztan etnografia eta paisaia liburuaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 20an, ortziralean 19:00etan Baztango Museoan. Ondotik, Etnografia eta Cigaren bildumara bisita gidatua ere antolatu du Udaleko kultura batzordeak.

 

Aipatzekoa da Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Etnografia Museora sarrera doakoa izanen dela maiatzaren 20tik 22ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun