Kereila jaso dutenen izenean, Itziar Torresek irakurri zuen Aroztegia eta gero zer? Plataformaren idatziak zioenez, «kereila hau, prentsaurreko batean parte hartzeagatik jaso dugu, eta zigor penalaz aparte, bertzeak bertze 50.000 euroko kalte ordaina eskatzen digute».
Aroztegia eta gero zer? Platagormaren ustez, «beren helburua beldurrarekin jostatzea dela, herri mugimendua kriminalizatzea, proiektuaren tramitazio ez egokia plazaratu dugun jendartea isilaraztea. Jendartea erraten dugu bai, ez baikara 4 katu, hor daude UGPSaren kontra aste batez Baztanen bildutako 900 sinadurak, duela hiru aste eskas 1500 pertsona bildu zituen manifestazioa, proiektua zalantzan jartzen duten ahots guztiak eta orohar herri galdeketaren aldeko mugimendu osoa».
Aroztegiakoa gatazka sozial sortzen duen proiektua dela azpimarratu zuten, «eta kereila hauekin herri galdeketa trabatzea dute helburu, herri galdeketari zilegitasuna kentzea eta Aroztegiako gaia bera judizializatzea».
Joan den asteartean Aroztegiara egindako bisitan Manu Ayerdik «Baztanen bizi dugun errealitateari bizkarra eman ziola» uste du Plataformak: «Enpresa pribatu batzuengandik horrelako jarrerak ikusi izan ditugu, baina herritarrek aukeratu duten kargu politiko bati buruz ari gara eta bere jarrerak nabarmen erakusten du, interes orokorraren gainetik, herritarren interesen gainetik, bere kargu publikoa bere ingurukoen alde lan egiteko baliatzen duela».
Aroztegai eta Gero zer? Plataformak dei egin dio Baztango jendarteari «herri galdeketaren alde lanean jarrai dezan, Geroa Bairen eta enpresaren axolagabejeriaren aitzinean, bere iritzia plazaratzen. Olatu bat sortu da herri mugimenduan, olatu handia, bere izena herri galdeketa da eta zilegitasun osoa dauke. Ez gaituzue isilduko, jazarpenen gainetik herri galdeketa eginen dugu eta aurki iritsiko da!».