Honela, maiatzaren 16an, astelehenean 14:50etik 16:30era Arizkunen Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. Mailakoekin Arizkun-Erratzu itzulia eta jinkana eginen dute.
Maiatzaren 17an, ordutegi berean, LHko 1., 2 eta 3. Mailakoen txanda izanen da, herriko itzulia eta jinkana izanen baitute.
Maiatzaren 19an, ortzegunean, Gartzain eta Arraioz elkarrekin frontoian ttikien jinkana eta handiekin itzulixka eginen dute. Elizondon, berriz, ‘Baztandarren oporrak bizikletan’ diapositiba emanaldia eskainiko dute 20:00etan Arizkunenean.
Maiatzaren 20an, ortziralean, Amaiurren 10:00etan Haur Hezkuntzakoak triziklo-bizi jinkana izanen dute. 11:00etan Lehen Hezkuntzakoak herri eta inguruetan bizikleta ibilaldia eginen dute. Arizkunen 15:30etik 16:30era, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin herriari itzulia eta akitzeko jinkana. Elizondon, 18:00etan herritar guztiendako bizikleta itzulia plazatik hasita (8 urte baino ttikiagoak diren haurrak gurasoen laguntzarekin). Ttikienendako jinkana luzeko plazan eta ondotik txokolatada denendako.
Akitzeko, maiatzaren 22an, igande goizeko 9:30ean Elizondoko plazatik abiatuta, ibilaldi zikloturista eginen dute Baztango herri guztietan barna.