ETBko seinalearen mozketaren kontra elkarretaratzea deitu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 9a

Udaleko Gobernu taldeak deitu du maiatzaren 11n, asteazkenean 13:00etan

Euskal Telebistako seinalea mozteko erabakiaren aitzinean Baztango udaleko gobernu taldeak maiatzaren 11rako elkarretaratzea deitu du: ETB ikusteko eskubidea. Euskarari mugarik ez! goiburuarekin. Asteazken arratsaldeko 1etan eginen da Elizondoko plazan. Elkarretaratze honekin herritarren artean erabakiak herritarren artean sortu duen haserreari eta ezadostasunari bidea eman nahi zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun